Bultza ezazu Reala San Mamesen

Dagoeneko, sarrerak eskatu ditzazkezu Realak eta Athletic Clubek urriaren 5ean, 21:00etan jokatuko duten partidarako. Sarrera eskaera gure bazkideentzako soilik izango da. Ez da egongo salmentarik Anoetako leihatilan.

Bidalitako sarrera guztietatik, 311 jarri dira salmentan gure webgunean. Sarrerek 45 euroko prezio bakarra dute. Bazkide bakoitzak, gehienez, 2 sarrera eskatu ditzazke eta beharrezkoa da bai eskatzailea, bai berarekin joango den kidea, bazkideak izatea.

Zure sarrerak eskatu ahal izateko ondorengo formularioa bete behar izango duzu gaurtik eta urriaren 1a bitartean (12tan itxiko da). Ezinbestekoa da jonago diren bi bazkideen ID, izena, abizena, NAN, e-mail eta teléfono zenbakia jartzea.

Baldintza guztiak betetzen dituzten eskaeren artean, zozketa bat egingo da urriaren 1ean 13:00etan. Sarrerak Anoetako Txarteldegian, bulegoaren ondoan, jasoko dira urriaren 3an, 10:00etatik 19:00etara.

Barkatu eragozpenak, sarrerak ez daude salmentan jada.