Deportivo Alavés - Real Sociedad sarrerak

Deportivo Alavés - Real Sociedad sarrerak

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera abenduaren 6an Mendizorrotzan jokatuko den Deportivo Alavés eta Realaren arteko partidarako (16:15etan). Sarrera erreserbatzeko epea abenduaren 1ean amaituko da (12etan).

Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik abenduak 1era bitarte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12:00etan itxiko da.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu

Abenduaren 1ean, arratsaldeko lehen orduan, email bat bidaliko zaie irabazleei eta emaitza gure webgune ofizialean ere kontsultatu ahal izango da. Sarrerak asteartean, abenduak 2, 10:00etatik 20:00etara bitartean jasoko dira Anoetako leihatilan.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.