eSports: Ekipazio berriaren Bozketa

Zein da zure gogokoena?

Gure zaleek aukeratuko dute, botazioen bidez, zein izango den gure gamers taldearen kamiseta ofiziala. Horretarako, hiru kamiseta-modelo hautatu dira, beheko irudietan ikus ditzakezunak.

Bozketa gaur bertan jarri da martxan eta irailaren 1era arte luzatuko da, egun hori barne. Hilaren 4an, boto gehien jaso dituen kamiseta iragarriko da. Zale bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du bere gustuko ekipazioaren aldeko botoa.

Prozesua erraza izango da. Bete formularioa, hiruretatik gehien gustatzen zaizuna hautatu, eta, bi pauso horiekin bakarrik, automatikoki sartuko zara ekipazio irabazlearen eta Reale Arenako 6. jardunaldiko partidurako bi sarreren zozketan.

Oinarri arautzaileak

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2023/09/02