FC Barcelona - Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera maiatzaren 20an Camp Nouen jokatuko den FC Barcelona eta Realaren arteko partidarako. Sarrera erreserbatzeko epea hilaren 15ean amaituko da (12etan).

Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkide eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik maiatzaren 15era bitarte, biak barne, egin behar da. Epea 12:00etan itxiko da.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak eta laguntzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar dute.

Mesedez, bete itzazu inprimakiak Barcelonara joango diren pertsonen datuekin, ez baita izen-aldaketarik onartuko txarteldegian ordaintzerakoan. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.

Izena eman duten pertsona guztiekiko begirunez, sarrerak tokatzen bazaizkizu eta dagokien egunean jasotzen ez badituzu, ezin izango duzu hurrengo sarreren hiru zozketetan parte hartu, eta, ondorioz, sariduna ez den hurrengo pertsonarekin jarriko gara harremanetan sarrera esleitzeko.

Informazio gehiago

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2023/05/15