Gonbidapenen eskaera (bazkideak soilik)

Hurrengo igandean Anoetan 16:30etan Realak hitzordu historiko bat dauka. Realeko nesken taldea Sevillaren aurka Erreginaren kopako finalerako txartela lortzen saiatuko da. Horrelako hitzordu garrantzitsu baten aurrean gure bazkideen artean 5.000 gonbidapen zozketatuko ditugu. Gaurtik hasita osteguna 13:00ak arte edozien bazkidek gehienez 2 sarrera eskatu ditzake ondoren duzuen formularioa beteaz. 

informazio gehiago

  • Partidua otsailak 17 igandean 16:30etan jokatuko du Anoetan.

  • Bazkideentzat gonbidapenen eskaera ostegunean 13:00etan amaituko da.

  • 5.000 gonbidapen banatuko dira gure bazkideen artean.

  • Eskaera kopurua handiagoa balitz, ostegunean zozketa bat egindo da eta bazkide sarituekin harremanetan jarriko gara.

  • Bazkide txartela erakutsiz bazkideak bere zonaldean esertzeko aukera izango dute. Zonaldeko eserleku guztiak beteko balira, ondoko zonaldeko edozein eserlekuetan esertzeko aukera izango dute.

  • Edukiera eta eskaera kopuruengatik ez dugu bermatzen gonbidapen guztiak bazkide bakoitzaren zonaldekoak izango direnik.

  • • Gonbidapenen sarituetako bat izango bazina, zurekin jarriko ginateke harremanetan eman diguzun emailaren bitartez eta bertan zehaztuko dizugu gonbidapenak non jaso (Anoetako behin-behineko txarteldegian).



Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2019/02/21