RCD Espanyol - Real Sociedad sarrerak

RCD Espanyol - Real Sociedad sarrerak

Bete formulario hau eta erreserbatu zure sarrera maiatzaren 23an RCD Stadiumen jokatuko dugun partidarako (21:00). Epea asteartean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak, jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.