Real Madrid – Real Sociedad sarrerak

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera irailaren 17an Santiago Bernabeun jokatuko den Real Madrid eta Realaren arteko partidarako (21:00etan). Sarrera erreserbatzeko epea hilaren 11ean amaituko da (12etan).

Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik hilak 11ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12:00etan itxiko da.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.

Izena eman duten pertsona guztien errespetuz, hilaren 12an sarrera(k) tokatzen bazaizu eta sarrera(k) jasotzen ez badituzu, ezin izango duzu hurrengo hiru sarreren zozketetan parte hartu, eta, ondorioz, saririk jaso ez duen hurrengo pertsonarekin harremanetan jarriko gara sarrera edo sarrerak esleitzeko.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Informazio gehiago

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2023/09/11