;
Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera martxoaren 1ean jokatuko den FC Barcelona eta Realaren arteko partidarako (18:30). Sarrera eskatzeko epea otsailaren 24an amaituko da (12etan).
Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik hilak 24ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea 12:00etan itxiko da.
Partidaren ordutegi ofiziala zehaztuta dago, nahiz eta datorren ostiralean egingo den Txapeldunen Ligako zozketaren arabera eguna aldatu daitekeen. Eguna aldatzeak Bartzelonara joatea baldintzatuko balu, larunbatera arte itxarotea gomendatzen dizugu izena emateko.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.
Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2025/02/24