Sarrerak 24-25: Real Madrid - Real Sociedad

Sarrerak 24-25: Real Madrid - Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera maiatzaren 24an edo 25ean Santiago Bernabeun jokatuko den Real Madrid eta Realaren arteko partidarako (ordua zehaztu gabe). Sarrera erreserbatzeko epea hilak 19an amaituko da (12etan).

Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik hilak 19ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea 12:00etan itxiko da.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.