Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera otsailaren 1ean San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Realaren arteko partidarako (21:00). Sarrera erreserbatzeko epea urtarrilaren 26an amaituko da (12etan).
Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik 26ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12:00etan itxiko da.
Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu
Hilaren 26an, arratsaldeko lehen orduan, email bat bidaliko zaie irabazleei eta emaitza gure webgune ofizialean ere kontsultatu ahal izango da. Sarrerak asteartean, hilak 27, 10:00etatik 20:00etara bitartean jasoko dira Anoetako leihatilan.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.