Sarrerak 25-26:FC Barcelona - Real Sociedad

Sarrerak 25-26:FC Barcelona - Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera/k irailaren 28ean Bartzelonan jokatuko dugun partidarako. Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat . Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan-a izan behar du.

Eskaera gaurtik astearterarte arte, biak barne, egin behar da. Epea asteartean 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.

Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute astelehenean sarrerak jasotzeko. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean, asteazkenean, ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak, jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.