Sarrerak 25-26: Rayo Vallecano - Real Sociedad

Sarrerak 25-26: Rayo Vallecano - Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera apirilaren 26an Vallecasen jokatuko den Rayoren eta Realaren arteko partidarako (14:00etan).. Sarrera erreserbatzeko epea bihar amaituko da (12etan). Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Epea astelehenean 12:00etan itxiko da.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.