Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera/k urriaren 19an Vigon jokatuko dugun partidarako. Epea urriak 13an 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan-a izan behar du.
Eskaera gaurtik 13ra arte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.
Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute astelehenean sarrerak jasotzeko. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean, asteartean, ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak, jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.