Sarrerak: AS Roma - Real Sociedad

Bete ezazu galdetegia martxoaren 9an Estadio Olimpicoan (18:45etan) jokatuko den Europa Leagueko AS Roma eta Realaren arteko partidarako sarrerak eskatzeko. Sarrerak egokitzen bazaizkizu, posta elektronikoa bidaliko dizugu martxoaren 2an. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu eta eskatzaileak bazkidea izan beharko du.

Sarrerak izendunak izango dira. Saridunek (eskatzaileak edo laguntzaileak) Bazkidearen Harreta Bulegora joan beharko dute ostiralean, hilak 3 (10:00etatik 20:00etara). Ordainketa egiterako momentuan eskatzailearen edo laguntzailearen NANa edo NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

Mesedez, bete itzazu inprimakiak Erromara joango diren pertsonen datuekin, ez baitira onartuko izen-aldaketak txarteldegian ordaintzerakoan. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da pertsona horren NANarekin.

Izena eman duten pertsona guztiekiko begirunez, sarrerak tokatzen bazaizkizu eta dagokien egunean jasotzen ez badituzu, ezin izango duzu hurrengo sarreren hiru zozketetan parte hartu, eta, ondorioz, sariduna ez den hurrengo pertsonarekin jarriko gara harremanetan sarrera esleitzeko.

Informazio gehiago

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2023/03/02