Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera urtarrilaren 13an San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Realaren arteko partidarako (18:30etan). Sarrera erreserbatzeko epea urtarrilaren 8an amaituko da (12etan).
Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik hilak 8ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea 12:00etan itxiko da.
Gogoratu behar da Pariseko partidarako zozketan izena eman duten eta sarituak izan ez diren pertsonek lehentasuna izango dutela San Mameserako zozketa honetan saridunen aurretik.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.
Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2024/01/08