;
Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera maiatzaren 13an Montjuic-en jokatuko den FC Barcelona eta Realaren arteko partidarako (21:00etan). Sarrera erreserbatzeko epea hilaren 6an amaituko da (12etan).
Eskaera gaurtik astelehenera arte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo astelehenean 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du. Sarrerak zozketa bidez esleituko dira.
Zozketa ondoren, sarrera esleitu zaien eskatzileek, posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira asteartean.
Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2024/05/06