;
Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera otsailaren 13an, 18:45etan Herningen jokatuko den FC Midtjylland eta Realaren arteko Europa Leagueko partidarako. Sarrera erreserbatzeko epea otsailaren 5ean amaituko da (12etan).
Sarrera bakoitzak 18 euro balio du eta gehienez bi eskatu ahal izango dira. Eskatzaileak eskatutako datu guztiak sartu beharko ditu. Bazkideak partidara lagun batekin joan nahi badu, pertsona horren izena, abizena eta NANa ere sartu beharko ditu.
Eskainitako sarreren kupoa gainditzen bada, ostailaren 5ean zozketa bat egingo da izena eman duten bazkide eta RS Fans guztien artean. Egun horretan bertan jakinaraziko dira emaitzak.
Sarrerak Reale Arenako leihatilan jaso ahalko dira otsailaren 7an, 10:00(e)tatik 20: 00(e)tara. Sarrerak jasotzeko, eskabidea berresteko emaila aurkeztu beharko da, jasotzen duen pertsonaren bazkide-txartelarekin edo NANarekin batera.
Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2025/02/05