;
Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera abenduaren 12an Milanen jokatuko den Inter Milan eta Realaren arteko partidarako (21:00etan). Sarrera erreserbatzeko epea azaroaren 14an amaituko da (12etan).
Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik azaroak 14ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12:00etan itxiko da.
Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.
Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2023/11/14