Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera otsailaren 4an Mendizorrotzan jokatuko den Deportivo Alavés eta Realaren arteko partidarako (21:00). Sarrera erreserbatzeko epea urtarrilaren 28an amaituko da (12etan).).
Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik 28ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea asteazkenean 12:00etan itxiko da.
Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.
Hilaren 28an, arratsaldeko lehen orduan, email bat bidaliko zaie irabazleei eta emaitza gure webgune ofizialean ere kontsultatu ahal izango da. Sarrerak asteartean, hilak 29, 10:00etatik 20:00etara bitartean jasoko dira Anoetako leihatilan.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.