Sarrerak: OGC Nice - Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera/k irailaren 25ean Allianz Rivieran Futbol Zelaian jokatuko den OGC Nice eta Realaren arteko Europa Leagueko partidarako (21:00etan). Sarrera erreserbatzeko epea hilaren 19an amaituko da (12etan).

Sarrera bakoitzak 25 euro balio du eta gehienez bi eskatu ahal izango dira. Eskatzaileak eskatutako datu guztiak sartu beharko ditu. Bazkideak partidara lagun batekin joan nahi badu, pertsona horren izena, abizena eta NANa ere sartu beharko ditu.

Eskainitako sarreren kupoa gainditzen bada, 19. egunean zozketa bat egingo da izena eman duten bazkide eta RS Fans guztien artean. Egun horretan bertan jakinaraziko dira emaitzak.

Sarrerak Reale Arenako leihatilan jaso ahalko dira ostiralean, hilak 20, 10:00(e)tatik 20: 00(e)tara. Sarrerak jasotzeko, eskabidea berresteko emaila aurkeztu beharko da, jasotzen duen pertsonaren bazkide-txartelarekin edo NANarekin batera.

Formularioaren pribatutasun politika

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2024/09/19