;
Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera otsailaren 14an Parisen jokatuko den Paris Saint Germain eta Realaren arteko partidarako (21:00etan). Sarrera erreserbatzeko epea urtarrilaren 2an amaituko da (12etan).
Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik urriak 2ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea asteartean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.
Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada, urtarrilaren 4an zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.
Ordainketa, Reale Arenan; sarreren bilketa, Parisen
Saridunek ere mezu elektroniko bat jasoko dute, sarrerak jasotzeko moduari buruzko informazioarekin. Urtarrilaren 16an Reale Arenako leihatilan ordaindu beharko dute (10etatik 20etara) eta, ondoren, segurtasun arrazoiengatik, sarrera helmugan jasoko dute (tokia zehazteko). Itzulerako neurketan eragiketa berbera izango da.
Horregatik, garrantzitsua da formularioan partidara joango diren pertsonen datuak ematea. Sariduna izanez gero, sarrera ordaintzean, datu horiek egiaztatuko dira eta ez da onartuko formularioko izen-aldaketarik. Parisen sarrera kentzen den egunean, pertsonaren nortasuna egiaztatuko da, NANaren bidez.
Zozketa honetan izena eman duten eta saririk jaso ez duten pertsonek lehentasuna izango dute San Mameserako zozketa honetan, saridunen aurretik. San Mameserako izen-ematea bihar goizean aktibatuko da.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.
Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2024/01/02