Sarrerak Real Madrid - Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera urtarrilaren 29an Santiago Bernabeun jokatuko den Real Madrid eta Realaren arteko partidarako (21:00etan). Sarrera erreserbatzeko epea hilaren 23an amaituko da (12etan).

Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik urtarrilaren 23ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12:00etan itxiko da.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.

Izena eman duten pertsona guztiekiko begirunez, sarrerak tokatzen bazaizkizu eta hilaren 3an jasotzen ez badituzu, ezin izango duzu hurrengo sarreren hiru zozketetan parte hartu, eta, ondorioz, sariduna ez den hurrengo pertsonarekin jarriko gara harremanetan sarrera esleitzeko.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2023/01/23