Sarrerak Real Sociedad - Athletic Club - Nesken derbia

Larunbatean, Reale Arenan, derbiari begira (Martxoaren 23an, 18:00tan), bazkide eta RS Fan txuri urdin bakoitzak sarrera gehigarri bat izango du Athletic Club-en aurkako partida ikusteko. Gonbita eskatu ahal izateko, bazkide edo RS Fan bakoitzaren datuekin bete beharko da formularioa. Ostiralean, martxoaren 22a, datuak betetzean adierazten den helbide elektronikoan jasoko da sarrera.

Gonbita eskatzen duten RS Fanek bi sarrerak (RS Fan eta gonbidapena) posta elektronikoan jasoko dituzte. Hala ere, eskatzaile ez direnek, partida baino bi ordu lehenago, txarteldegian jaso ahal izango dute sarrera, txartela aurkeztu ondoren.

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2024/03/22