Sarrerak: SL. Benfica - Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera urriaren 24an Lisboan jokatuko den SL Benfica eta Realaren arteko partidarako (21:00etan). Sarrera erreserbatzeko epea urriaren 2an amaituko da (12etan). Zozketa urriaren 3an izango da.

Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik urriak 2ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.

Saridunek ere mezu elektroniko bat jasoko dute, sarrerak jasotzeko moduari buruzko informazioarekin. Asteartean, hilak 10, Reale Arenako leihatilan ordaindu beharko dute (10etatik 20etara) eta, ondoren, modu digitalean jasoko dituzte sarrerak.

Izena eman duten pertsona guztien errespetuz, sarrerak tokatzen bazaizkizu eta txarteldegira gerturatzen ez bazara, ezin izango duzu hurrengo hiru sarreren zozketetan parte hartu, eta, ondorioz, saririk jaso ez duen hurrengo pertsonarekin harremanetan jarriko gara sarrera edo sarrerak esleitzeko.

Informazio gehiago

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2023/10/02