;
Bete formulario hau Reale Arenako Fan Zone-an osteguneko ekitaldi bikoitzean izena emateko: sinadura-ekitaldia fitxaketa berriekin (16:30etik 17:45era) eta Champions Leagueko zozketa (18:00etatik aurrera). Bi ekitaldietarako balio du inskripzioak.
Pertsona bakoitzak gehienez ere hiru lagun sartu ahalko ditu eta eskatzaileak bere NANa aurkeztu beharko du guneko sarreran. Kopuru mugatua denez, mesedez, apuntatu ziur joango bazara bakarrik.
Era berean, izena eman dutenei gomendatzen diegu garaiz etor daitezela, sinadura-ekitaldian azken orduko pilaketarik izan ez dadin eta Sinadura-ekitaldiaren eta zozketaren artean aktibatuko ditugun ezusteko eta joko gehiagotarako tartea izan dezaten.
Barkatu eragozpenak, sarrerak ez daude salmentan jada.