Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera abuztuaren 16an Mestallan jokatuko den Valencia CF eta Realaren arteko partidarako (21:30).. Sarrera erreserbatzeko epea ostegunean amaituko da (12etan).
Sarreren eskaera esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik hilak 7ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea 12:00etan itxiko da.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.