Villarreal CF – Real Sociedad

Villarreal CF – Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera/k martxoaren 20an Vila-realen jokatuko dugun partidarako. Epea martxoaren 13an 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.

Eskaera gaurtik ostiralera arte, biak barne, egin behar da. Epea ostiralean 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan beharko du.

Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak ostiralean posta elektroniko bat jasoko dute astelehenean sarrerak jasotzeko. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean, astelehenean, ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.