Idatzi honen bitartez ADIERAZTEN DUTE:

1.- Kirolariari baimena ematen diote Zubietako Kirol Instalakutzetara joateko lehenago aipatutako egunetan, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk (aurrerantzean, REAL SOCIEDAD) antolatzen duen “Gabonak Realarekin”Campusean parte hartzeko.

2.- REAL SOCIEDADen zerbitzura dauden mediku, fisioterapeuta eta gainerako langileei baimena ematen diete, ostatu hartutako establezimenduetan zein kirol eta jolas ekitaldiak egiteko lekuetan istripu, gaixotasun edo lesiorik gertatuz gero behar bezalako arreta emateko, baita dagokion osasun zentrora eramateko ere.

3.- Baimena ematen dute kirolariari egokitzat jotzen diren azterketa medikoak egiteko.

4.- REAL SOCIEDADek behar besteko informazioa eman die gurasoei edo tutoreei eta kirolariei beraiei jardueren programari eta Campuseko arauei buruz.

5.- Baimena ematen diote REAL SOCIEDADi, kirolarien diziplina faltak hala eskatzen badu, hartu beharreko diziplina neurri egokiak hartzeko, baita ere amaitu aurretik etxera itzultzeko ere, horren gastuak kirolariaren kontura izango direlarik.

6.- Kirolariak dagokion azterketa medikoa egin du eta ez du kirola praktikatzeko inolako eragozpen medikorik.

7.- Kirolariak ez du medikamentu edo elikagaiekiko alergiarik (OHARREN atalean adierazi alergia edo kontraindikazioren bat badago).

8.- Jardueraren berezko arriskuak beren borondatez onartzen dituzte eta, ondorioz, REAL SOCIEDAD eta bere langile guztiak salbuesten dituzte kirolariak kirola edo jolasa praktikatzean jasan dezakeen edozein lesio edo kaltetatik. Salbuespen horretan ez dira sartzen REAL SOCIEDADen edo bere langileen edo boluntarioen arduragabekeriaren ondorioz gerta daitezkeenak.

9.- Baimena ematen diote REAL SOCIEDADi kirolariak REAL SOCIEDADek antolatutako kirol jardueretan izandako partaidetza osorik edo partzialki grabatzeko argazki, bideo edo antzeko beste bitarteko batzuen bidez, baita grabazio horiek erabiltzeko ere, bere jardueren zabalkunderako, edozein bitartekoren bidez, bereziki REAL SOCIEDADen webgune, egutegi, poster, memoria, txosten, liburu, aldizkari eta abarren bidez.

10.- Baimena ematen diote REAL SOCIEDADi kirolariak REAL SOCIEDADek emandako kirol ekipazioa eramateko, dagokion publizitatearekin.

11.- Baimena ematen dute datu pertsonal hauek tratatzeko eta lagatzeko, bere eginkizunak egoki betetzeko, baimen hori salbuetsita dagoelarik hirugarrenei arrazoi komertzialetarako lagatzen bazaie. REAL SOCIEDADeko erakunde aseguratzaileei arriskuen estaldura egokia emateko datuak lagatzea ez da erabilera komertzialtzat hartuko.