BIZIKLETAZ ADINIK EZ

BAEren eskutik txirringa egokituetan irteerak antolatzen ditugu Gipuzkoan zehar adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonekin.

Pertsona hauek euren egoitzetatik edo bizi tokitik irteteko zailtasunak dituztenez, BAErentzat sortu ditugun txirringa berezi batzuen bidez eta boluntarioen eskutik, irteerak egiten dizkiegu.

Hunkigarria da toki ezberdinetatik igarotzen garenean erabiltzaileek azaleratzen dituzten oroitzapen eta emozioak bizitzeko aukera izatea.

Helburua bizi-kalitatea hobetzea da. Irteera horietan, esperientziak eta giza harremanak sortzen dira parte-hartzaileen artean.