Obrak
Hondoetako zintrak muntatu eta jasotzea
Kalearen mailan estalki berriari eutsiko dioten zintrak eraikiko dira, belodromo aldera, gune mugatu batean.
Muntatu eta gero, garabi handi batzuekin, muntatutako zintrak jasoko dira plataforma batzuetatik, izkinetako pilareen gainean kokatu arte. Lan horiek estadioan partidarik ez dagoenean egingo dira, segurtasuna bermatzeko, eta hondoetako zintrekin hasiko dira.