Betetako fasea

Lehen fasea

Hegoaldeko hondoko bazkideak birkokatzea

Bazkideak birkokatzeko plan bat prestatu dugu, obraren exekuzioaren eragina jasango duten eserlekuak behin-behinean banatzeko, hainbat etapatan.

Formularioak jasotzeko epea martxoaren 22ra arte, hori barne. EPEA ITXITA

Edozein azalpen behar izanez gero jo [email protected] posta elektronikora edo 900 535 798 telefonora

Zein eserlekuri eragingo die?
Hegoaldeko hondoko guztiei.
Beheko hegoaldea - bikoitia (20. atea)
Guztiak
Beheko hegoaldea - bakoitia (23. atea)
Guztiak
Beheko solairuartea (21 eta 22 ateak)
Guztiak
Goiko hegoaldea (21 eta 22 ateak)
Guztiak
Goiko ekialdeko tribuna eta alboko helgoaldea (21 eta 22 ateak)
Ilarak: 1etik 11ra | Eserlekuak: 2tik 18ra
Goiko nagusia eta alboko hegoaldea (21 eta 22 ateak)
Ilarak: 1etik 11ra | Eserlekuak: 1etik 17ra
Beheko ekialdea eta alboko hegoaldea (17. atea)
Ilarak: 1etik 6ra | Eserlekuak: 119tik 131ra
Ilarak: 7tik 12ra | Eserlekuak: 117tik 131ra
Ilarak: 13tik 17ra | Eserlekuak: 121etik 131ra
Ilarak: 18tik 21era | Eserlekuak: 119tik 131ra
Beheko nagusia eta alboko hegoaldea (26. atea)
Ilarak: 1etik 6ra | Eserlekuak: 120tik 132ra
Ilarak: 7tik 12ra | Eserlekuak: 118tik 132ra
Ilarak: 13tik 17ra | Eserlekuak: 122tik 132ra
Ilarak: 18tik 21era | Eserlekuak: 120tik 132ra
Non birkokatutko gaituzte?
Estadioan libre dauden gainerako eserlekuetan. Ulertzen dugu "hobea" kontzeptu subjetiboa dela, baina saiatuko gara zuek denok futbolaz disfrutatzen jarraitzea, oraingoaren antzeko ezaugarriak dituzten eserlekuetan.
Futbola etxekoekin edo lagunekin ikusten jarraitu ahal izango dut?
Zale guztiak taldetan birkokatuko ditugu ahal den guztietan.
Zer egin behar dut?
Oso garrantzitsua da hurrengo formularioa betetzea ea eskatutako datu guztiak ematea, batez ere norekin etortzen zaren futbolera, elkarrekin birkokatu ahal izateko.
Nola izango da prozesua?
  1. Formularioak 03/22ra arte entregatu ahal izango dira (hori barne).
  2. Jasotako datuekin oinarrituta taldeak egingo ditugu.
  3. Ountuazio indibidual bat kalkulatuko dugu antzinatasunaren, akzioduna izatearen eta Anoetara etorritako aldien arabera. Taldearen puntuazioa taldekideen puntuazioaren batez bestekoa izango da. 14 urtetik beherakoek ez dute punturik kenduko beren taldearen batez bestekoaren kalkuluan. Printzipioei eta balorazioari buruzko xehetasun gehiago ikusi.

    Birkokatzeko prozesua honako Printzipio eta Baremo hauei jarraituz egingo da.

    1º oinarrizko printzipioak

    Oinarritzat hartuta datorren denboraldian estadioko lekuak BETETA egongo direla, birkokatzeko prozesua arautuko duten printzipioak hauek izango dira.

    Ahal den guztietan:

    • Estadiora taldean etortzen diren bazkideak elkarrekin jarraitu ahal izateko lekuetan birkokatuko dira.
    • Bazkideak gaur egun betetzen dutenaren antzeko edo goragoko kategoria duen lekuan birkokatuko dira.
    • Hegoaldeko Beheko Tribunako bazkideak estadioko Beheko Tribunetan birkokatuko dira, dauden lekuen artean.
    • Hegoaldeko Goiko eta Solairuarteko Tribunetako bazkideak ahal dela estadioko Goiko Tribunetan birkokatuko dira, dauden lekuen artean.
    Baremoak

    Oinarrizko printzipio hauei jarraituz, betiere kontuan hartuta leku erabilgarriak gutxi direla, eserlekua aurrez emateko prozesua ezarritako hurrenkeraren arabera egingo da, baremo hauetan oinarrituta:

    Antzinatasuna

    Antzinatasun urte bakoitza “x”rekin biderkatuko da, taularen arabera:

    0 - 2 urte x1
    3 - 4 urte x3
    5 - 6 urte x6
    7 - 10 urte x7
    11 - 15 urte x8
    6 - 20 urte x9
    21 - 25 urte x10
    26 - 30 urte x11
    31 - 35 urte x12
    36 - 40 urte x14
    41 - 45 urte x16
    46 - 50 urte x18
    51 urte baino gehiago x20
    Akziodunen hobariak

    6 puntu akzio bakoitzeko

    Hobariak estadiora bertaratzeagatik
    %50 - %66 bertaratuta: 10 puntu
    %66 - %75 bertaratuta: 20 puntu
    %76 - %99 bertaratuta: 30 puntu
    %100 bertaratuta: 50 puntu
  4. E-mail bat bidaliko dizuegu bakoitzari, aurrez emandako eserleku berriaren 3Dko ikuspegi batekin, 04-18tik aurrera.
  5. Bazkide bakoitzak eserleku berria onartu edo libre utzi ahal izango du modu indibidualean. Urrats hau ezinbestekoa da aurrez emandako eserlekua berresteko. 04-30era arte egin ahal izango da (hori barne)
  6. Eserlekua libre uzten bada, aurrez emandakoa baliogabetu egingo da. 05-01etik aurrera harremanetan jarriko gara aurreko prozesutiklibre geratu diren eslerkeuen artetik beste bat proposatzeko.