Zein da zure Datuen Tratamenduaren arduraduna? 

Jakinarazten dizugu zuk eman dituzun datu pertsonalak REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen erantzukizunpean tratatzen direla, sozietatearen helbidea Anoeta pasealekua, 1, 20014 Donostia/San Sebastian, (Gipuzkoa). Gurekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoko helbide honetara idatzi dezakezu: [email protected]  

 

Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?  

Jasotako datuak helburu hauetarako erabiliko dira batera, edo beste helburu batzuetarako aparte, datuen titularrak duen estatusaren arabera:  

 

 

 

 

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak? 

Zure datuak tratatu eta gorde egingo dira, betiere kasuan kasuko kontratuetan azaldutako jarduerak egiteko beharrezkoak badira. Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira zure datuak. Zure datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera eta indarreko araudiak legezko preskripzio epeen arabera. 

 

 

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa? 

Hau da zure datuen tratamendura legezko oinarria: 

Xede espezifikoen kudeaketari lotuta (hirugarren kolaboratzaileen publizitate pertsonalizatua bidaltzea edo erabakien bermerako bitarteko automatizatuen bitartez zure datuak tratatzea) baimena ukatzeak edo kentzeak kasuan kasuko zerbitzuetan baja izatea ekarriko du automatikoki, harpidetzea eskatzen duten berezko zerbitzuak ematen jarraitzearen kaltetan gabe (abonatu, akziodun edo RS FAN izaera). 

Jakinarazten da akziodun eta/edo bazkide izatetik baja emateak ez duela Realzale Planetik baja automatikoa ekartzen eta interesdunak partaide izaten jarraituko duela ezarritako kontaktu puntuen bidez ezabatze eskubidea gauzatu nahi duela jakinarazi arte. 

 

Zein da zure datuen jatorria?  

Tratatutako datuak bazkideak, abonatuak edo RS Fanak berak emandakoak dira edo kasuan kasuko klubak emandako zerbitzua formalizatzen Realzale Programako kideren batek emandakoak. 

Harremanetarako oinarrizkoak eta izenpetzen den prestazioaren garapenerako beharrezkoak diren datuak dira, funtsean, tratatu beharreko datu pertsonalen kategoria (izena eta abizenak, NAN zenbakia, posta elektronikoko helbidea, bankuko kontu zenbakia, helbidea eta jaiotze data). Online dendarako kasuan kasuko eskariaren bidalketa helbidea eskatuko da, eta online ticketing plataformarako, berriz, NAN zenbakia ere eman beharko da. 

 

Zer hartzailek jasoko ditu zure datuak? 

Jasotako datu pertsonalen hartzaileak izango dira aipatu kontratua gauzatzeko klubaren zerbitzua ematen dutenak; zerbitzuak egiteko kontratu bat dago horretarako, Tratamenduaren Arduradunaren kontratu bat, eta konfidentzialtasun kontratu bat, eta erakunde ofizialek ere esku hartzen dute, euren eskumenak betez, klubak esku hartzeko eskatzen badie (adibidez, Liga, sarbide kontrolari eta abonatuen datu baseari dagokienez, AVET programa erabiliz).  

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen barruko departamentuak baino ez dira izango online dendaren barruan pilatutako datu pertsonalen hartzaileak, eta, kasu batzuetan, zerbitzu emaile diren hirugarren batzuk ere izango dira datu horien hartzaile (adibidez, mezularitza zerbitzuak (posta, amazon, etab).  

Era berean, hauek dira datuak jasotzen dituzten eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLi edo harekin batera tratamenduaz ardura dutenei zerbitzuak ematen dizkieten beste hirugarren batzuk: 

Era berean, hauek dira Realzale Programaren barruan datuak jaso ditzaketen eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLi zerbitzuak eskaintzen dizkioten nahiz erabileraz ardura partekatua duten beste hirugarren batzuk: 

Kasu horietan, gehienez ere, datuak era desberdinean emango zaizkio hirugarren kolaboratzaile bakoitzari, egingo duten erabileraren arabera eta Planaren ekintzei dagozkien helburu hauetan oinarrituz: 

* ID RS, RSren Realzale programak sortutako kodea; 

* NANa, REPSOLek behar du TRAVEL txartelarekin kontrolatzeko; 

*IZENA, REPSOLEK behar du TRAVEL txartelarekin kontrolatzeko; 

*1. ABIZENA, REPSOLEK behar du TRAVEL txartelarekin kontrolatzeko; 

*2. ABIZENA, REPSOLEK behar du TRAVEL txartelarekin kontrolatzeko; 

 

Zein dira zure eskubideak datuak ematean? 

Edonork du REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek berari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen dituen edo ez jakiteko eskubidea. 

Interesa duenak norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dauka, bai eta datu desegokien zuzenketa edo, besteak beste, biltzeko erabili ziren helburuetarako jadanik behar ez direnean, ezabaketa eskatzeko ere. 

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek zure eskubideez baliatzeko harremanetarako bide hauek jartzen ditu zure esku: 

Eskubideaz baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez. 

Zuk REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SAD entitateari emandako datuen kopia elektronikoa jaso nahi izanez gero, Entitateak datuak formatu normalizatuan biltzen dituen artxibo atxikia posta elektronikora bidaltzeko aukera dago. 

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek ahal duen guztia egingo du zure datuak eguneratuta egon daitezen. Halere, datuen zehaztasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bideen bitartez, aldaketa egiteko. 

Era berean, interesdunak bere datuak hirugarrenei jakinarazteko bere datuak erabiltzea nahiz informazio edo publizitatea jasotzea edo erabakien euskarrirako sistema automatizatuetan bere datuak erabiltzea debeka dezake, ezarritako bideak erabiliz, kasu konkretua eta oztopoak zehazten dituen eskaera eginez.   

Jakinarazpen elektronikoen kasuan, mezuan bertan, bide elektroniko horren bidez informazioa eta publizitatea jasotzeari uko egiteko bidea jarriko da erabilgarri.  

Zure eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo dagokion autoritateari erreklamaziorik aurkeztu nahi badiozu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) webgunean kontsultatu dezakezu, hemen: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php. 

 

 

Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak. 

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek datuen erabileraren eta horiek pertsonen eskubideetan duten eraginaren arrisku mailari dagozkion eta beharrezkoak diren eta ezarri beharreko legediak uneoro eskatzen dituen eta eska ditzakeen neurri tekniko eta antolaketarako neurriak hartu ditu, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko. 

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen ardurakoak; izan ere, entitateak Legeak zehaztu bezala jokatu du datuen babeserako jardunean.