;
“Online dendaren pribatutasun politika”
Zein da zure Datuen Tratamenduaren arduraduna?
Jakinarazten dizugu zuk eman dituzun datu pertsonalak REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen erantzukizunpean tratatzen direla, sozietatearen helbidea Anoeta pasealekua, 1, 20014 Donostia/San Sebastian, (Gipuzkoa). Gurekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoko helbide honetara idatzi dezakezu: [email protected]
Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Gure Datu Baseko erregistroan jasotako erabiltzailearen datuak Datu Base horren xederako jasoko dira, hau da, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen bezeroekiko komunikazioa errazteko, bere online dendako produktuen salmentaren kudeaketari dagokionez, bai eta klubak online dendako erabiltzaileei eskaintzen dizkien produktu eta zerbitzuen katalogoa eskaintzea eta erabiltzailearen profil komertzial bat sortzea ere, alta ematean ematen dituen komunikazio bideen bitartez erabiltzailearekin ekintza espezifikoak eta pertsonalizatuak egiteko.
Klubak eta REALArekin harreman zuzena duten hirugarrenek eskaini eta zure interesekoak izan daitezkeen produktuen gaineko abantailak ere eskainiko zaizkizu.
Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Zure datuak tratatu eta gordeko dira, betiere zerbitzuaren alta ematean atxikitzen eta onartzen dituzun jarduerak egiteko beharrezkoak badira. Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira zure datuak. Zure datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera eta indarreko araudiak legezko preskripzio epeen arabera.
Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?
Zuk zeuk berariaz emandako baimena edota, kasuan-kasuan, zure legezko tutoreak emandakoa da zure datuen tratamendurako legezko oinarria. Baimena emateko, zerbitzuaren baldintzak onartuko dira.
Dena dela, datuak helburu espezifikoetarako kudeatzeko baimena ukatzeak edo kentzeak kasuan kasuko zerbitzu horietan baja ekarriko du automatikoki, izenpetzea eskatzen duten berezko zerbitzuak ematen jarraituko dela alde batera utzita.
Zein da zure datuen jatorria?
Tratatutako datuak zerbitzuaren erabiltzaileak berak erabiltzailearen izaera formalizatzean emandakoak dira, hau da, izaeraren baldintzak berariaz onartzean.
Tratatuko diren datu pertsonalen kategoria harremanetarako behar-beharrezkoak diren datuetara mugatuko da (izena eta abizenak, NAN zenbakia, eskaria zein helbidetara bidaliko den eta posta elektronikoko helbidea, telefono zenbakia, etab.), bai eta klubaren online zerbitzuak kontsumitzeko eta horietan nabigatzeko eta parte hartzeko dituzun ohiturak ere.
Zer hartzailek jasoko ditu zure datuak?
REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen barruko departamentuak baino ez dira izango online dendaren barruan pilatutako datu pertsonalen hartzaileak, eta, kasu batzuetan, zerbitzu emaile diren hirugarren batzuk ere izango dira datu horien hartzaile (adibidez, mezularitza zerbitzuak (posta, amazon, etab).
Datuak jaso ditzaketen eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLi zerbitzuak eskaintzen dizkioten nahiz erabileraz ardura partekatua duten beste hirugarren batzuk:
· Microsoftek “lainoan konputatzea” zerbitzuetarako; EBaren barnean eta kontratuetan ezarritako pribatutasun bermeari lotutako CRM, ERP eta Bussiness Inteligence delakoak barne.
Zein dira zure eskubideak datuak ematean?
Edonork du REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek berari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen dituen edo ez jakiteko eskubidea.
Interesa duenak norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dauka, bai eta datu desegokien zuzenketa edo, besteak beste, biltzeko erabili ziren helburuetarako jadanik behar ez direnean, ezabaketa eskatzeko ere.
REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek zure eskubideez baliatzeko harremanetarako bide hauek jartzen ditu zure esku:
· Mezu elektronikoa hona: [email protected]
· Posta arrunt bidez edo REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen bulegoetara gerturatuz: Anoeta pasealekua, 1, 20014 Donostia (Gipuzkoa)
Eskubideaz baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez.
Zuk REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SAD entitateari emandako datuen kopia elektronikoa jaso nahi izanez gero, Entitateak datuak formatu normalizatuan biltzen dituen artxibo atxikia posta elektronikora bidaltzeko aukera dago.
REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek ahal duen guztia egingo du zure datuak eguneratuta mantentzeko. Halere, datuen zehaztasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bideen bitartez, aldaketa egiteko.
Era berean, interesdunak bere datuak hirugarrenei jakinarazteko bere datuak erabiltzea nahiz informazio edo publizitatea jasotzea edo erabakien euskarrirako sistema automatizatuetan bere datuak erabiltzea debeka dezake, ezarritako bideak erabiliz, kasu konkretua eta oztopoak zehazten dituen eskaera eginez.
Jakinarazpen elektronikoen kasuan, mezuan bertan, bide elektroniko horren bidez informazioa eta publizitatea jasotzeari uko egiteko bidea jarriko da erabilgarri.
Zure eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo dagokion autoritateari erreklamaziorik aurkeztu nahi badiozu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) webgunean kontsultatu dezakezu, hemen: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php.
Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak.
REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek datuen erabileraren eta horiek pertsonen eskubideetan duten eraginaren arrisku mailari dagozkion eta beharrezkoak diren eta ezarri beharreko legediak uneoro eskatzen dituen eta eska ditzakeen neurri tekniko eta antolaketarako neurriak hartu ditu, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko.
Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen ardurakoak; izan ere, entitateak Legeak zehaztu bezala jokatu du datuen babeserako jardunean.