Zein da zure Datuen Tratamenduaren arduraduna? 

Jakinarazten dizugu zuk eman dituzun datu pertsonalak REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen erantzukizunpean tratatzen direla, sozietatearen helbidea Arrapide pasealekua, 52, 20160 Zubieta, Donostia/San Sebastian, (Gipuzkoa). Gurekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoko helbide honetara idatzi dezakezu: [email protected] 

 

Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?  

Campusen harpidetza egitean emandako datuak programa bera kudeatzeko dira eta sustapen jarduerak egiteko, hala nola adingabeak REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAren kirol jardueretan eta entretenimendu jardueretan duen partaidetzaren grabazio osoa edo partziala, argazki edo bideo bidez eta antzeko beste edozein bideren bitartez egindakoa, bai eta grabazio horiek edozein bidetatik zabalduta -web orria eta sare sozialak, egutegiak, posterrak, memoriak, txostenak, liburuak, aldizkariak eta beste argitalpen batzuk– Fundazioaren jardueren berri emateko ere. 

Era berean, klubak eta Fundazioarekin harreman zuzena duten hirugarrenek eskaini eta zure interesekoak izan daitezkeen produktuen gaineko abantailak eskaintzeko ere izango dira, horretarako baimena emanda. 

 

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak? 

Zure datuak tratatu eta gordeko dira, betiere galdetegi honen bitartez atxikitzen eta onartzen dituzun jarduerak egiteko beharrezkoak badira. Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira zure datuak. Zure datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera eta indarreko araudiak legezko preskripzio epeen arabera. Edozein kasutan ere, behin partaideak hamabost (15) urte betetzen dituenean, izenpetutako jarduerari buruzko datuak ezabatu egingo dira.

 

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa? 

Zuk zeuk berariaz emandako baimena edota, kasuan-kasuan, zure legezko tutoreak emandakoa da zure datuen tratamendurako legezko oinarria. Baimena emateko, zerbitzuaren baldintzak onartuko dira.  

Dena dela, campuseko partaidetza kudeatzeko baimena ukatzeak edo kentzeak campusean parte hartzeko ezintasuna ekarriko du. 

 

Zein da zure datuen jatorria?  

Campusaren antolaketaren barruan tratatutako datuak parte hartzaileak berak emandakoak izango dira edo bere tutoreak edo legezko ordezkariak parte hartzailearen izaera formalizatzean berariaz onartuta emandakoak. 

Harremanetarako oinarrizko datuak dira, funtsean, tratatu beharreko datu pertsonalen kategoria. 

 

Zer hartzailek jasoko ditu zure datuak? 

Kasuan kasuko Campusean (Gabonak, Aste Santua, Uda) bildutako datu pertsonalen hartzaileak REAL SOCIEDAD FUNDAZIOko langileek kudeatuko dituzte, eta, kasuan kasuko campusaren antolamendurako eta funtzionamendurako beharrezkoa diren REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADeko langileei ere jakinaraziko zaizkie.  

Era berean, hauek dira datuak jaso ditzaketen eta REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAri eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLi edo harekin batera tratamenduaz ardura dutenei zerbitzuak ematen dizkieten beste hirugarren batzuei: 

 

Zein dira zure eskubideak datuak ematean? 

Edonork du REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA bere datu pertsonalak erabiltzen ari den ala ez jakiteko eskubidea. 

Interesa duenak norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dauka, bai eta datu desegokien zuzenketa edo, besteak beste, biltzeko erabili ziren helburuetarako jadanik behar ez direnean, ezabaketa eskatzeko ere. 

Hona hemen REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk zure eskubideak gauzatzeko zure esku jartzen dituen kontakturako bideak: 

Eskubideaz baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez. 

Zuk REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAri emandako datuen kopia elektronikoa jaso nahi izanez gero, Entitateak datuak formatu normalizatuan biltzen dituen artxibo atxikia posta elektronikora bidaltzeko aukera dago. 

REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk ahal den guztia egingo du zure datuak beti eguneraturik egon daitezen. Halere, datuen zehaztasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bideen bitartez, aldaketa egiteko. 

Era berean, interesdunak bere datuak hirugarrenei jakinarazteko bere datuak erabiltzea nahiz informazio edo publizitatea jasotzea edo erabakien euskarrirako sistema automatizatuetan bere datuak erabiltzea debeka dezake, ezarritako bideak erabiliz, kasu konkretua eta oztopoak zehazten dituen eskaera eginez.   

Jakinarazpen elektronikoen kasuan, mezuan bertan, bide elektroniko horren bidez informazioa eta publizitatea jasotzeari uko egiteko bidea jarriko da erabilgarri.  

Zure eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo dagokion autoritateari erreklamaziorik aurkeztu nahi badiozu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) webgunean kontsultatu dezakezu, hemen: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php. 

 

Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak. 

REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk datuen erabileraren eta horiek pertsonen eskubideetan duten eraginaren arrisku mailari dagozkion eta beharrezkoak diren eta ezarri beharreko legediak uneoro eskatzen dituen eta eska ditzakeen neurri tekniko eta antolaketarako neurriak hartu dituzte, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko. 

 

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAren ardurakoak; izan ere, entitateak Legeak zehaztu bezala jokatu du datuen babeserako jardunean