Zein da zure Datuen Tratamenduaren arduraduna?

Jakinarazten dizugu zuk eman dituzun datu pertsonalak REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen erantzukizunpean tratatzen direla, sozietatearen helbidea Arrapide pasealekua, 52, 20160 Zubieta, Donostia/San Sebastian, (Gipuzkoa). Gurekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoko helbide honetara idatzi dezakezu: [email protected]

 

Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Jasotako datuak IKASI BIZIren esparruaren barruan sartzen diren jarduerak kudeatzeko dira, bai eta sustapen jarduerak egiteko ere, hala nola adingabeak REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAren kirol jardueretan eta entretenimendu jardueretan duen partaidetzaren grabazio osoa edo partziala, argazki edo bideo bidez eta antzeko beste edozein bideren bitartez egindakoa, bai eta grabazio horiek edozein bidetatik zabalduta eta bereziki, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADEN web orria eta sare sozialak, egutegiak, posterrak, memoriak, txostenak, liburuak, aldizkariak eta beste argitalpen batzuk erabiliz Fundazioaren jardueren berri emateko ere.

REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAren campusekin eta IKASI BIZI jarduerekin lotura duten sustapenak eta jarduerak bidaltzeko ere erabiliko dira zure datuak.

 

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Zure datuak tratatu eta gordeko dira, betiere atxikitzen eta onartzen dituzun jarduerak egiteko beharrezkoak badira. Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira zure datuak. Zure datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera eta indarreko araudiak legezko preskripzio epeen arabera.

 

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?

Zuk zeuk berariaz emandako baimena da zure datuen tratamendurako legezko oinarria. Era berean, zure legezko tutoreak joaten uzten dizun jardueraren baldintzak onartzea ere izango da zure datuen tratamendurako lege oinarria.

Dena dela, jarduerako partaidetza kudeatzeko baimena ukatzeak edo kentzeak jardueran parte hartzeko ezintasuna ekarriko du. Adingabeak sustapen jardueretan ez parte hartzea nahi baduzu (REAL SOCIEDADen plataforma digitaletako argazkiak edo bideoak) berariaz jakinarazi harremanetarako emandako kanaletan, adingabe parte hartzaileari nahiko informazioa emanda.

 

Zein da zure datuen jatorria?

IKASI BIZIren jardueren antolaketaren barruan tratatutako datuak parte hartzaileak berak emandakoak izango dira edo bere tutoreak edo legezko ordezkariak parte hartzailearen izaera formalizatzean berariaz onartuta emandakoak.

 

 

 

 

Zer hartzailek jasoko ditu zure datuak?

IKASI BIZIren kasuan kasuko jardueretan (adibidez, Txiki Zikloa,  Campus Realarekin, etab.) bildutako datu pertsonalen hartzaileak REAL SOCIEDAD FUNDAZIOko langileek kudeatuko dituzte, eta, kasuan kasuko jardueren antolamendurako eta funtzionamendurako beharrezkoa diren REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADeko langileei jakinarazi ere jakinaraziko zaizkie.

Era berean, hauek dira datuak jaso ditzaketen eta REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLi edo harekin batera tratamenduaz ardura dutenei zerbitzuak ematen dizkieten beste hirugarren batzuk:

 

Zein dira zure eskubideak datuak ematean?

Edonork du REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA bere datu pertsonalak erabiltzen ari den ala ez jakiteko eskubidea.

Interesa duenak norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dauka, bai eta datu desegokien zuzenketa edo, besteak beste, biltzeko erabili ziren helburuetarako jadanik behar ez direnean, ezabaketa eskatzeko ere.

Hona hemen REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk zure eskubideak gauzatzeko zure esku jartzen dituen kontakturako bideak:

Eskubideaz baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez.

Zuk REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAri emandako datuen kopia elektronikoa jaso nahi izanez gero, Entitateak datuak formatu normalizatuan biltzen dituen artxibo atxikia posta elektronikora bidaltzeko aukera dago.

REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk ahal den guztia egingo du zure datuak beti eguneratuta egon daitezen. Halere, datuen zehaztasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bideen bitartez, aldaketa egiteko.

Era berean, interesdunak bere datuak hirugarrenei jakinarazteko bere datuak erabiltzea nahiz informazio edo publizitatea jasotzea edo erabakien euskarrirako sistema automatizatuetan bere datuak erabiltzea debeka dezake, ezarritako bideak erabiliz, kasu konkretua eta oztopoak zehazten dituen eskaera eginez.  

Jakinarazpen elektronikoen kasuan, mezuan bertan, bide elektroniko horren bidez informazioa eta publizitatea jasotzeari uko egiteko bidea jarriko da erabilgarri.

Zure eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo dagokion autoritateari erreklamaziorik aurkeztu nahi badiozu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) webgunean kontsultatu dezakezu, hemen: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php.

 

Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak.

REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk datuen erabileraren eta horiek pertsonen eskubideetan duten eraginaren arrisku mailari dagozkion eta beharrezkoak diren eta ezarri beharreko legediak uneoro eskatzen dituen eta eska ditzakeen neurri tekniko eta antolaketarako neurriak hartu dituzte, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko.

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAren ardurakoak; izan ere, entitateak Legeak zehaztu bezala jokatu du datuen babeserako jardunean.