“Datuak babesteko informazio osagarria”

Dokumentu honek REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek Pribatutasun Politika eta Baldintzak   ezartzen ditu bere instalazioak bisitatzen dituzten erabiltzaileen esku jartzen duen WIFI Ataria erabiltzeko. Aipatu Ataria erabiltzeko baldintza izango da erabiltzaileak aurrez klausula hauetan agertzen diren politika, baldintza, jakinarazpen, ohar eta gainerako abisuak irakurri eta onartzea.

Europar Parlamentuaren 2016/679 (EB)  Erregelamenduan eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluan xedatutakoaren arabera, pertsona fisikoen babesari dagokionez, datu pertsonalak babesteari buruz, eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak (AEPD) ezarritako jarraibideei jarraituz, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADeko webguneen erabiltzaileei honako alderdi hauek jakinarazten zaizkie, beraien datu pertsonalak tratatzeari buruz:

Zein da zure Datuen Tratamenduaren arduraduna?

Jakinarazten dizugu zuk eman dituzun datu pertsonalak REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADren erantzukizunpean tratatzen direla, sozietatearen helbidea Anoeta pasealekua, 1, 20014 Donostia/San Sebastian, (Gipuzkoa). Gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honen bitartez: [email protected]

Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen xede hauekin tratatzen dugu interesdunek helarazten diguten informazioa:

- Eskatutako zerbitzua kudeatzea eta erabiltzaileak “Please WIFI” zerbitzua erabili eta bertan sartzea baimentzea.

- Zerbitzuari buruz egiten dizkiguzun galderei erantzutea, edo bidaltzen dizkiguzun eskariak tramitatzea.

- “Please wifi” zerbitzuaz egiten duzun erabilera eta horren bidez ematen dituzun datuak analizatzea, modu osagarrian eta zugandik disoziatuta, estatistikak eta informazioa sortzeko, zerbitzuaren erabilerari buruz eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SAD bezerogaiei buruz

- “Profil komertzial” bat lantzea, erabiltzaileak “Please wifi” zerbitzua erabiliz ematen duen informazioan oinarrituta.. Profil horretan oinarrituta ez da erabaki automatizaturik hartuko.

- Eskatzen duzun heinean, produktuak eta zerbitzuak eskaini ahal izango dizkizugu, lehenago aipatu den “profil komertzialaren” arabera zehaztuko diren interesei jarraituz.

- Oinarrizko informazioren bat gordeko dugu zuri buruz, erabiltzen duzun gailuari buruz eta kokapenari buruz, dagokion legea betez, lokalaren jabeak ematen duen WIFI zerbitzua zabalduz, horri bezeroaren analitikak ematen baitizkiogu.

Halaber, jakinarazten dizugu zuri buruz jasotzen dugun informazioa honela erabiltzen dugula:

• Zerbitzua erabiltzen ari zareneko establezimenduari buruzko informazioa ematea zuri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa barne;

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek soilik bidaliko ditu eskaintzak edo publizitate eta promozio jakinarazpenak mezu elektronikoz, zure posta elektronikoaren helbidera edo beste komunikazio bide baten bitartez, baldin eta erabiltzaileek berariaz baimena eman badute horrelako jakinarazpenak jasotzeko.

Ondorioz, zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria zerbitzua erabiltzeko ematen diguzun baimena bera da.

Zugandik lor ditzakegun datu motak

Gu honako datu hauek jaso eta prozesatuko ditugu zuri buruz:

1) Erregistroko informazioa: zuk ematen diguzun erregistroko informazioa edo erregistratzeko erabili duzun sare sozialetik ateratzen dugun informazioa, informazio hori lortzeko baimena eman diguzun heinean. Informazio hori zuk sare sozial horretan duzun segurtasunaren konfigurazioaren menpe egongo da. Halaber, informazio osagarria eskatu diezazukegu, promozio edo kanpaina bat egiten badugu, edo zuk arazoren bat izan baduzu gure zerbitzuarekin; hori gertatuz gero, jakinaraziko dizugu informazioa nola erabiliko den eta aurretiaz zure baimena lortu beharko dugu.

2) Informazio osagarria

•           Harremanetan jartzen bazara, korrespondentzia mantenduko dugu;

•           Beharbada analisiak egiteko erabiltzen ditugun inkestak betetzeko eskatuko dizugu, baina horiei ez diezu derrigor erantzun behar.

•           Zuk gure Zerbitzuaren bitartez egiten dituzun transakzioen xehetasunak.

•           Gure Zerbitzuaren bitartez egiten duzun nabigazioaren xehetasunak.

3) Gailuari buruzko informazioa: zerbitzuetan sartzeko eta erabiltzeko erabilitako telefono mugikor, smartphone, eskuko gailu, ordenagailu eramangarri, mahai gaineko ordenagailu edo beste dispositibo batzuei buruzko informazio atera dezakegu, horren barruan egonik, erabilgarri dagoenean, dispositiboaren dispositibo bakarraren identifikatzailea, sistema operatiboa, bilatzeko motor mota eta telefoniako operadorearen gaineko informazioa, baita ere dispositiboaren telefono zenbakia, horrelakorik badu, sistema administratzeko eta, dagokionean, gordetako informazioa gure iragarleei helarazteko. Dispositiboen gaineko informazioa eta bidalitako informazioa lortu dezakegu, eta biak datu pertsonal moduan tratatuko ditugu, pribatutasun politikaren arabera, eta konbinatuta dauden bitartean.

4) Kokapenari buruzko informazioa: zu zauden kokapenari buruzko informazioa jaso dezakegu. Batzuetan, kokapen horretan dauden dispositiboei buruzko datuak jasoko ditugu berariaz prestatutako WIFI dispositiboarekin. Datu horiek intentsitate seinaletik abiatuta kalkulatzen dira, WIFI sarbidearen puntu desberdinetatik. Datu horiek erabiltzaileari estekatuko zaizkio, dispositiboaren MAC erabiliz eta establezimenduaren jabearekin eta Interneteko operadorearekin partekatuta, establezimenduko bezeroen trafikoaren azterketa egiten laguntzeko.

5) Erregistroari buruzko informazioa: zuk zerbitzua erabiltzen duzunean, guk informazio bat jaso eta gordeko dugu zerbitzariaren erregistroetan, Interneteko protokoloa barne (IP), baina hori mugatu gabe, helbideak, internet zerbitzuaren hornitzailea (ISP), bisitaren datuak, bilaketa motorraren mota eta hizkuntza, ikusitako orriak eta utzitakoak eta dataren edo orduaren zigiluak.

Nola gordetzen ditugu zure datuak?

Ematen diguzun informazio guztia gure zerbitzari seguruetan gordetzen da. Zerbitzariak Amazon Web Services, Inc (ABE) enpresan lokalizatuta daude, eta enpresa PRIVACY SHIELDi atxikita dago; ondorioz, biltegiratutako datuen segurtasun maila bermatuta dago. PRIVACY SHIELD 2016ko uztailaren 12ko 2016/1250 Erabakiaren (EB) bitartez Europar Batzordeak onartutako sistema bat da, eta bere testu osoa honako esteka honetan kontsulta daiteke: http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=CELEX:32016D1250&from=EN.

Zoritxarrez, informazioa Internet bidez transmititzea ez da guztiz segurua. Guk zure datu pertsonalak babesteko ahal dugun guztia egingo dugun arren, ezin dugu bermatu gure zerbitzuaren bitartez transmititzen diren datuen segurtasuna; transmisio ororen arriskua zure menpe dago. Zure informazio jaso eta gero, prozedura zorrotzak eta segurtasun elementuak erabiliko ditugu baimenik gabeko sarbideak galarazten saiatzeko. Zerbitzurako sarbidea sartzeko hautatu duzun bitarteko sozialaren plataformaren bitartez egiten denez, ziurtatu behar duzu ez duzula bidaltzen beste erabiltzaile batzuek ikustea, gordetzea edo erabiltzea nahi ez duzun datu pertsonalik.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Zure datuak tratatu eta gordeko dira erabiltzaileak bidaltzen diogun edozein komunikaziotan beste ezer adierazten ez duen bitartean. Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira zure datuak. Zure datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera eta indarreko araudiak legezko preskrizpzio epeen arabera.

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?

Zure datuen tratamendurako lege oinarria da wifi zerbitzuko harpidetza gauzatzea eta zerbitzuaren baldintzak onartuta ematen duzun baimena, aparteko zerbitzuetarako berariaz emandako onarpenaz gain.

Dena dela, datuak helburu espezifikoetarako kudeatzeko baimena ukatzeak edo kentzeak kasuan kasuko zerbitzu horietan baja ekarriko du automatikoki, izenpetzea eskatzen duten berezko zerbitzuak ematen jarraituko dela alde batera utzita.

Zein da zure datuen jatorria?

Tratatzen diren datuak harpidedunak klubaren wifira harpidetutakoan zuzenean emandakoak dira.

Zer hartzailek jasoko ditu zure datuak?

Jasotako datu pertsonalen hartzaileak izango dira aipatu harpidetza gauzatzeko klubaren zerbitzua ematen dutenak; zerbitzuak egiteko kontratu bat dago horretarako, Tratamenduaren Arduradunaren kontratu bat, etea konfidentzialtasun kontratu bat, eta erakunde ofizialek ere esku hartzen dute, euren eskumenak betez, klubak esku hartzeko eskatzen badie.

Zein dira zure eskubideak datuak ematean?

Edonork du REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek dagozkion datu pertsonalak erabiltzen dituen edo ez jakiteko eskubidea.

Interesa duenak norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, nahiz datu desegokien zuzenketa edo, besteak beste, biltzeko erabili ziren helburuetarako jadanik behar ez direnean, ezabaketa eskatzeko eskubidea.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek zure eskubideez baliatzeko harremanetarako bide hauek jartzen ditu zure esku:

Eskubideaz baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez.

Zuk REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SAD entitateari emandako datuen kopia elektronikoa jaso nahi izanez gero, Entitateak datuak formatu normalizatuan biltzen dituen artxibo atxikia posta elektronikora bidaltzeko aukera dago.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek ahal duen guztia egingo du zure datuak eguneratuta mantentzeko. Halere, datuen zehaztasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bideen bitartez, aldaketa egiteko.

Era berean, interesdunak bere datuak hirugarrenei jakinarazteko bere datuak erabiltzea nahiz informazio edo publizitatea jasotzea edo erabakien euskarrirako sistema automatizatuetan bere datuak erabiltzea debeka dezake, ezarritako bideak erabiliz, kasu konkretua eta oztopoak zehazten dituen eskaera eginez.

Jakinarazpen elektronikoen kasuan, mezuan bertan, bide elektroniko horren bidez informazioa eta publizitatea jasotzeari uko egiteko bidea gaituko da.

Zure eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo dagokion autoritateari erreklamaziorik aurkeztu nahi badiozu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) webgunean kontsultatu dezakezu, hemen: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php.

Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek datuen erabileraren eta horiek pertsonen eskubideetan duten eraginaren arrisku mailari dagozkion eta beharrezkoak diren eta ezarri beharreko legediak uneoro eskatzen dituen eta eska ditzakeen neurri tekniko eta antolaketarako neurriak hartu ditu, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko.

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen ardurakoak; izan ere, entitateak Legeak zehaztu bezala jokatu du datuen babeserako jardunean.

COOKIEAK

Gure zerbitzuak cookieak erabiltzen ditu zu gure zerbitzuaren beste erabiltzaile batzuetatik bereizteko. Horrek zuri esperientzia on bat eskaintzen laguntzen digu, eta zerbitzua hobetzen ere laguntzen digu. Erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio zehatza lortzeko eta zergatik erabiltzen ditugun jakiteko, ikusi gure cookie politika, sarrerako orriko estekaren bidez.

WiFi ATARIAREN FUNTZIONAMENDUA

Ongi etorri REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen WiFi sarbidearen atarira. REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen WiFi  sarean sartzeko zerbitzuak Erabiltzeko Baldintza hauen xedea da erabilera arautzea, eta Internet bidez erabiltzailearen esku jartzen diren edukiak eta zerbitzuak eskuratzeko baldintzak zehaztea.


1. DEFINIZIOAK

Baldintza horietan, “Erabiltzailea” REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek Atari honen bitartez eskaintzen duen Interneteko doako zerbitzua erabiltzen duen pertsona fisikoa da; Atariak komunikazioko teknologia ematen du, Interneteko konektibitatea sustatzeko.

Zerbitzua erabiltzeko, bete beharreko zeregina da baldintza hauek “Onartzea”, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifira sartzeko.

Ulertuko da erabiltzaileak, Wifi zerbitzuan sartzearekin batera, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifia Erabiltzeko Baldintza guztiak ezagutzen eta onartzen dituela.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen “Wifi Sistema” Interneten doan sartzeko haririk gabeko tresna bat da.


2. KONEXIOA

Edozein sarbide puntutan sarera konektatzeko hau egin behar da:

1. Gailu bateragarri bat eduki Wifirako sarbidearekin.

2. WIFI dispositiboa piztu eta sarearen bitartez seinalea automatikoki detektatu arte itxaron. REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen identifikatzailea onartu (SSID) eta erregistratzeko eremuak bete.

Aurreko guztia gorabehera, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek baimena dauka beharrezko neurri zuzentzaileak hartzeko adierazitako termino eta baldintza horiek betetzen direla segurtatzeko, Datu Sarearen integritatea eta segurtasuna babesteko diseinatu baitira.


3. SAREA ERABILTZEKO BALDINTZAK

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi Sarera konektatzeak Erabiltzeko Baldintza hauek onartzen direla esan nahi du.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi Sarean sartzen zarenean erabiltzailearen izaera hartzen duzu.  Erabiltzailearen izaera horrek nahitaez esan nahi du, inolako salbuespenik gabe, onartu egiten dituzula erabiltzeko baldintza guzti-guztiak, baita hautatutako edukiari edo zerbitzuari aplika dakizkiokeen baldintza bereziak ere. Edonola ere, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi Sarea erabiltzeko baldintza espezifikoak bete behar dira, baita aplikagarriak diren ohartarazpen guztiak ere.

16 urte baino gutxiagokoak ezin dira Wifi Sarean sartu, eta, ondorioz, ez da hamasei urte baino gutxiago duten erabiltzaileen informazio pertsonalik jasoko. Erabiltzaile bat adingabea bada, ez digu informazio pertsonalik emango. REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek eskubidea gordetzen du edozein unetan erabiltzailearen adina egiaztatzen duen dokumentazio eskatzeko, baldin eta uste badu erabiltzaileak erregistratzeko orduan informazioa faltsutu duela.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek Interneteko zerbitzuetarako sarbidea emango dio erabiltzaileari, gutxieneko banda zabalera egoki bat bermatuz. REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek Wifian sartzeko zerbitzuaren erabilgarritasun eta sarbide etengabea bermatuko du. Halere, helbideak aldatu direlako, konexio berriak ezarri direlako edo REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi Sarea eguneratu delako, gerta daiteke etenaldiak izatea zeregin horiek egiteko behar den denboran.

Edozein arrazoi dela eta, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek ezin badu Wifi zerbitzua eman, erabiltzaileak inola ere ezingo dio exijitu REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADi aipatu zerbitzua emateko.

Haririk gabeko dispositiboak deskonektatu ahal izango dira mehatxagarriak badira edo Sarea erabiltzeko eta segurtasunerako Politikak urratzen badituzte. Haririk gabeko dispositiboek Haririk gabeko Sareen gaineko lege, erregelamendu eta araudi nazionalak bete beharko dituzte.

Debekatuta dago Haririk gabeko Sarearen zerbitzua interferitzea edo aldatzea haririk gabeko teknologia oker erabiltzeagatik, nahita edo nahi gabe.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, bere edukiak eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak alda ditzake eta baldintza berriak sartu. Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek edozein unetan zerbitzua eten, desaktibatu edo ken dezakeela.

Erabiltzaileak betebehar eta konpromiso hauek ditu: (i) ez erabiltzea haririk gabeko sarea legez kanpoko xedeetarako, (ii) WiFi sarbidea erabiltzeko indarrean dagoen legedia betetzea, (iii) legez kanpoko elementuak edo datuak, iruzurrezkoak, mehatxagarriak, abusuzkoak, laidogarriak,  difamagarriak, lizunak edo eragozteko moduko beste batzuk edo REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen  edo hirugarrenen jabetza intelektuala edo beste eskubide batzuk kalte ditzaketen elementuak bidal ditzakeen softwarerik ez transmititzea edo erabiltzea.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek ez du bermatzen (i) zerbitzuaren funtzionamendua une oro eta edozein lekutan etengabe erabilgarri egotea, (ii) REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi Saretik erabiltzaileak eskuratzen dituen Internet zerbitzuen kalitate maila, interoperabilitatea, abiadura eta funtzionaltasuna, (iii) REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi Saretik eskuratu nahi diren Interneteko  zerbitzuen egiazkotasuna, zehaztasuna, fidagarriasuna, legezkotasuna eta erabilgarritasuna, (iv) REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi zerbitzuaren bitartez lortutako eduki edo zerbitzuetan birusik edo beste elementu kaltegarri batzuk ez egotea.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek ez du erabiltzailearen aurrean inolako erantzukizunik bere gain hartzen horrek zerbitzuari ematen dion erabileragatik, ezta Internetetik transferitzen dituen datu edo informazioengatik. REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SAD erantzukizunetatik libre geratuko da (i) REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi Sarean sartzeko zerbitzua ez badago erabilgarri edo etenda badago, (ii) sarbidea eten, bertan behera geratu edo deuseztatzen bada, (iii) sartzeko atariaren edo bertatik eskuratutako Interneteko beste gune batzuen edukiak egiazkoak, zehatzak, fidagarriak eta erabilgarriak ez badira, (iv) atariaren bidez edo eskaintzen dituen zerbitzuen bidez gordetzen eta transmititzen diren datuetan baimenik gabe sartzen bada edo aldatzen badira, (v) urratzen badira jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, nortasunaren eskubideak eta bestelako eskubideak, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Wifi Sarearen bitartez edukiak, zerbitzuak edo produktuak transmititu, zabalkundea egin, eskura jarri, jaso, sartu edo lortzearen ondorioz.