Sarrerak erosteko baldintza orokorrak

- SARRERAK EROSTEKO BALDINTZA OROKORRAK - REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SAD.

  • Sarrera kanal ofizialen bitartez erosi ez bada, antolakuntzak ez du sarreraren benetakotasuna bermatzen.
  • Klubak ez ditu bere gain hartzen beste salmenta bide edo kanal batzuekiko prezio desberdintasun posibleak.
  • Sarrerak erosteko prozesua osatu ondoren, ezin izango da erosketa ezeztatu, ez erosketa aldatzeko eskatu ere; beraz, eroslearen ardura izango da erosketa onartu aurretik sarreren prezioa, aukeratutako sarrera kopurua, sarrera mota (heldua, haurra) eta eserlekuen kokapena egiaztatzea.
  • Antolakuntzak kirol ikuskizunaren (partida) egunak, orduak eta programa aldatzeko eskubidea dauka, baldin eta egoerak hala egitea eskatzen badu, eta partida etetea ere dekretatu dezake. Baldintza horiek ez dute sarrera indargabetzea ekarriko, ez eta erosketa ezeztatzea ere. Erosleari egokituko zaio antolatutako kirol ikuskizunaren egunak, orduak eta ikuskizuna bera edo ikuskizunaren atzerapen posiblea egiaztatzea, partida aurretik.
  • Sarrera erosi eta gero, soilik ekitaldia ezeztatzen bada aldatuko da sarrera edo itzuliko da sarreraren zenbatekoa. Izan ere, kasu horretan erosleak hamar (10) egun naturaleko epea edukiko du, ekitaldiaren ezeztapena publikoki jakinarazten den egunetik hasita, sarreraren zenbatekoa itzul diezaiotela eskatzeko, beti sarrera eta erosketaren ziurtagiria aurkeztuta.
  • Klubarekin zerikusia ez duten arrazoiengatik edota erosketa gaizki egiteagatik erosleak partidara joaterik edukiko ez balu, horiek ez lirateke baleko arrazoiak sarrerak aldatzeko, ez eta sarreren prezioaren zenbateko osoa edo zati bat itzultzeko eskatzeko ere.
  • Sartu ahal izateko, sarrera osorik egon behar da eta baldintza onetan. Ezin izango da kirol barrutira sartu hori legitimatzen duen titulu baliodunik gabe (203/2020 EDren 17 artikulu zaharra). Kirol barrutira sartu ondoren bertatik ateraz gero kirol ikuskizunari lotuta kontratatutako prestazioak amaituko dira, eta ezin izango da berriro kirol barrutira sartu. Antolakuntzaren ahalmena da barrutira sartzen uztea behin kirol ikuskizuna hasi ondoren.
  • Ikusleek beraiek daramatzaten sarrerei dagozkien klaseko eta lekuko eserlekuak okupatu beharko dituzte.
  • Erabiltzaile bakoitza behartuta dago sarrera txartela gordetzera kirol barrutitik irten arte, eta antolakuntzako edozein enplegatuk edo kolaboratzaileren batek edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek eskatzen badie erakutsi egin beharko die. Galdu, apurtu, lapurtu edo suntsituz gero ez da sarrerarik itzuliko.
  • Debekatuta dago sarrera daramanari dagokiona baino tarifa txikiagoko sarrera batekin estadiora sartzea, eta kasu horretan ez zaio kirol barrutira sartzen utziko.
  • Kirol barrutira sartzean, gerta daiteke jendeak aplikatu beharreko segurtasun araudiarekin bat datorren erregistro bat igaro behar izatea (19/2007 Legearen 6.2.b eta 6.3 artikuluak). Sarrera ukatzeko eskubidea dago.
  • Sarreren erabiltzaileak behartuta daude aplikatu beharreko araudian jasotzen diren Sartzeko eta egoteko baldintzak errespetatzera (adibidez, 19/2007 Legearen 6. eta 7. artikuluak), horien artean direla, besteak beste, Kirol barrutiaren barneko erregelamendua; Kirol ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea; 203/2010 Errege Dekretua, otsailaren 26koa, kirola arloan indarkeria, arrazismoa, xenofobia, eta intolerantzia prebenitzeko araudia onartzen duena; 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena; eta 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa.
  • REALE ARENAn sarrerak erabiltzeak esan nahi du REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADi baimena ematen zaiola irudiak (argazkiak edota bideoak) hartzeko, gero REALAren zein KLUBaren kolaboratzaileak diren hirugarrenen informaziorako eta sustapenerako argitaratu ditzan. Hau da datuen babeserako eskubideak gauzatzeko helbide elektronikoa: [email protected]. Era berean, barrutia bideo bidez zainduta egongo da, segurtasun araudia betetzeko (19/2007 Legearen 6.2.a artikulu zaharra).
  • Debekatuta dago edozein motatako marketin ekintzak egitea, baita marketin ezkutuko ekintzak ere. REALAk eskubidea erreserbatzen du arau honen aurkako ekintzak egiten dituzten pertsona edo erakundeen kontra egokitzat jotzen dituen ekintzak abiarazteko.