Proiektu honek 55 urtetik gorako pertsonei aktibo mantendu eta ondo pasatzeko espazio bat eskaintzen die.
Futbola oinez egiten da, lesioak saihesteko eta egon daitezkeen oztopo fisikoak murrizteko.
Astearte goizetan entrenatzen dugu Zubietan eta asteazkenetan Arrasaten. Entrenamendu hauek topaketaren bat edo besterekin osatzen saiatzen gara denboraldian zehar.
Kirola taldekideen babesean egiteak zeharkako onurak ere baditu: sozializazioa eta honek dakarren garapen kognitiboa, lankidetza, komunitate baten parte sentitzea.