Denboraldian izango duen lehen hiru partidatako astea borobildu nahi du gaur Realak Ramon Sanchez-Pizjuan zelaian. RCD Espanyol eta Deportivo Alavesen aurka garaipena eskuratu ondoren, Sevilla FC gurutzatzen da konfiantza handia eta konpromiso osoa duten jokalari batzuen bidean. Bederatzi-bederatzitik lortzea da helburua. Taldekidearengatik lan egitea eta sakrifikatzea da errezeta onena txuri-urdinek ‘10’-eko astea ixteko.
Zerrenda hau da: Moyá, Remiro, Zaldua, Aritz, Llorente, Le Normand, Monreal, Aihen, Zubeldia, Merino, Guevara, Zurutuza, Sangalli, Januzaj, Odegaard, Oyarzabal, Portu, Isak, Willian José. Baja medikuak: Illarra eta Barrenetxea.
Zaurituta dagoen arerio baten aurka lehiatuko dugu. Dinamika guztiz desberdin batekin, bi porrot jarraian, Lopeteguirenak garaipena behar dute sentsazio onak berreskuratzeko. Errekurtsoz beteriko taldea da andaluziarra, maila internazionaleko Jesus Navas, Lucas Ocampos edo Chicharito, Banega eta Jordanek zelai erdia eusten duten bitartean, aurreko denboraldiko emaitza errepikatu nahi izango dute. Ez dugu utziko. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin