LEHEN TALDEA

2026-27 denboraldiko kapitainak

Emakumezkoen lehen taldeak zehaztu du nortzuk eramango duten besokoa 2026-27 denboraldian. Nerea Eizagirrek, Ainhoa Morazak eta Nahia Apariciok joan den denboraldiko hurrenkera mantenduko dute, eta Cecilia Marcos talde horretara batuko da aurten.

Nerea Eizagirre izango da lehen kapitaina beste denboraldi batez. Tolosarrak hamaikagarren denboraldia du txuri-urdin gisa, eta aldagelako erreferente nagusietako bat izaten jarraituko du.

Ainhoa Moraza izango da bigarrena. Donostiarrak iaz egin zuen etxerako bidea, eta bere esperientzia eta klubaren ezagutza taldearen zerbitzura jartzen jarraituko du, zelai barruan zein kanpoan.

Nahia Aparicio izango da hirugarrena. Atzelari tolosarra 2020an iritsi zen Zubietara eta, txuri-urdinen harrobian bere ibilbidea egin ondoren, lehen taldean sendotuz joan da, taldeko erreferenteetako bat bihurtu arte.

Aurtengo berritasun nagusia Cecilia Marcos izango da, laugarren kapitain gisa batuko baita taldera. Donostiarra 2019an iritsi zen Realera eta berak ere harrobitik lehen talderainoko bidea egin du. Orain, beste urrats bat emango du bere ibilbide txuri-urdinean, ardura berri hori bere gain hartuta.

Horrela, Realak iazko egiturari eutsiko dio, Nerea, Ainhoa eta Nahia buru direla, eta Cecilia Marcos gehituko zaie denboraldi honetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!