Realak ‘Europa Bonua’ aktibatuko du Reale Arenan jokatuko diren 2024-2025 denboraldiko Europa Leagueko partidak ikusi nahi dituzten bazkide guztientzat (multzoen fasea eta gainontzeko kanporaketak). Denboraldi honetan kontutan izan behar da multzoen faseak lau partida izango dituela etxean, aurreko edizioetan baino bat gehiago, Europako lehiaketaren formatu-aldaketa dela eta.
‘Europa Bonua’-ren kargua abuztuaren 27an egingo da. Kargu hori itzuli nahi ezkero, egiteko azken eguna irailaren 6a izango da. ‘Europa Bonua’-ri uko egiten dioten bazkideen sarrerak klubak erabiliko ditu.
Egunean zehar bazkide bakoitzari mezu elektroniko bat bidaliko zaio bere bonuaren zenbatekoarekin.