HEARTS 0-0 REAL SOCIEDAD

Ez du sartu nahi izan

Realak hutsean berdindu du Heart of Midlothian taldearen aurka Edinburgon, UEFA Women’s Europa Cupeko bigarren kanporaketako joaneko neurketan. Txuri-urdinak askoz hobeak izan dira eta neurketako abagune argienak izan dituzte, baina baloiak ez du sartu nahi izan, eta kanporaketa erabakitzeke geratu da Zubietan jokatuko den itzuliko partidari begira.

Norgehiagokako lehen minutuetan, baloia ez da zelai erditik atera eta ez da aukerarik izan. Ordu laurdena igarota, donostiarrak abagune gehiago sortzen hasi dira, eta etxekoek nekez izan dute jabetza. Cahynová urrutitik saiatu du, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Ceci, lehen zatian oso gogotsu, aurkari bat atzean utzi du area barruan, baina bere erremateak ez du atea aurkitu. Hurrengo jokaldian, Ainhoak area kanpotik egin du jaurtiketa, eta Johnstonek arazorik gabe gelditu du. Realak partidaren kontrola bere gain izaten jarraitu du, eta lehen zatia amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Cahynovák Seelenfreundi pasa dio. Estatubatuarrak defentsa gainditu ostean errematatu du eta, etxeko atezainaren geldiketa bikain baten ostean, baloia ezker zutoinetik oso gertu atera da kanpora. Zalantzarik gabe, neurketako abagune argiena izan da.

Aldageletatik bueltan, norgehiagokak hasieran bezala jarraitu du. Seelenfreundek buruz aukera ona izan du, baina bere burukada gutxigatik joan da kanpora. Minutu batzuk geroago, Ainoak ez du asmatu bere jaurtiketan, Johnstoneren  aurrean bakarrik geratu ostean. Donostiarrak behin eta berriz saiatu dira, eta eskoziarrek ez dute Arrula estutzea lortu. Isasmendik markagailua irekitzeko aukera izan du burukada batekin, baina defentsak aldendu du baloia, eta aldaratzean, Ainoa Campok area kanpotik egindako errematea zutoinaren kontra jo du. Pena. Gipuzkoarrek azken unera arte jarraitu dute erasoan, eta, luzapenean, Nereak Realari garaipena emateko aukera izan du hamaika metroetatik, baina bere jaurtiketa langaren gainetik joan da.

Ezin izan da txuri-urdinentzat, azken unera arte saiatu diren arren. Berdinketak dena erabakitzeke uzten du, nahiz eta Realak sentsazio onak erakutsi eta kanporaketa bereganatzeko gogoa agerian utzi duen. Orain, etxean dena eman eta hurrengo faserako sailkapena bilatzea izango da helburua. Datorren asteazkenean, denok Zubietara!

Fitxa teknikoa:

Heart of Midlothian: Johnstone, E. Husband, Girasoli, Campbell (Forsyth, min. 64), Wade (kap.), Fulton (Speckmaier, min. 46), Dolan, Rennie, J. Husband, Jardine (J. Smith, min. 76) eta Johns (Crawford, min. 90+3).

Real Sociedad: J, Arrula, Esther (Isasisasmendi, min. 65), Apari, Florentino, Moraza (kap.), Cahynová, Ainoa (Eizagirre, min. 74), Ainhoa M. (L. Camino, min. 65), Cecilia, Intza eta Seelenfreund [Chacón, min. 65 (P. Fernández, min. 74)].

Epailea: Henrikke Nervik. Txartel horia atera die etxeko Campbell eta Waderi eta kanpoko Estherri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!