APP REALZALE

32000 deskarga baino gehiago

Realzale App-a, Realaren app ofiziala, dagoeneko erreferentziazko tresna bihurtu da txuri urdin familiarentzat. Merkaturatu zenetik bi urte bete berri direla, bere hazkundea etengabea izan da, jada 32208 deskargara iritsi arte.

Deskargen indizea jada esanguratsua bada, askoz ere handiagoa da erabiltzaile aktiboen kopurua hilean. Urtarrilean 20000 erabiltzaile aktibo baino gehiago izan ziren, aurreko hilabeteetako batez bestekoa baino 5000 gehiago. 20000 erabiltzaile aktibo horien artean, 11726 bazkideak dira.

Hazkundearen arrazoiak

Asko izan daitezke finkatze horren arrazoiak: gaurkotasuna eta jakinarazpen sistema, Realzale Programa, karnet digitala, 360 bideoak bezalako atal berriak, sustapenei atea irekitzen dien RS Smart Tag ekimena, RS Live eguneratzea…

Interes bategatik edo besteagatik, gure erabiltzaileak ia egunero sartzen dira beraien App-era. Partida egunean Reale Arenan, urtarrilean, 10000 erabiltzaile aktibo izan dira batez beste. Jarraitu beharreko bidea markatzen duen eta bere sorreraren zergatia berresten duen beste datu bat: zuregatik eta zuretzako app-a.

Utzi zure txartela ezin bazara etorri

Realzale App-aren beste funtzionalitate baloratuenetako bat txartel digitalaren lagapena da; izan ere, bazkide-txartela senide edo lagun bati uzteko aukera ematen du, Reale Arenara joaterik ez duzunean. Bi urrats soiletan eta zure asistentzia-ehunekoa galdu gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!