JADA ESKURAGARRI DAGO JOMAREN BIGARREN EKIPAZIOA

‘Black energy’ gure bigarren azalerako

Estadio bakoitza konkistatzeko energia berria. Gure bigarren azala dagoeneko iritsi da denda fisikoetara eta online dendetara. Jomarekin batera diseinatutako ekipamendu bikaina da, dotorezia eta erosotasuna uztartzen dituena indar handia transmititzen duen estetika abangoardista batean.

Maila goreneko futbolean aplikatutako teknologia

Bigarren ekipazioak egungo futbolaren eskakizunei erantzuten die, lehiaketetan errendimendua errazteko garatutako material eta teknologien bidez.

- PET plastikozko botiletatik lortutako poliester birziklatuz eginda dago, %100ean. Material arina, erresistentea eta kalitate handikoa da, zeinarekin kirol errendimendua eta ekoizpen jasangarriagorako konpromisoa uztartzen diren. Ehun tradizionalekin alderatuta, material honi esker %75 gutxiago dira eguratsera igorritako CO₂ emisioak.

- Jacquard akabera duen egitura teknikoa dauka, izerdiaren aireztapena errazteko. Egitura horrek, izerdi gehieneko gorputz ataletan estrategikoki kokatuta dagoen MICRO-MESH SYSTEM teknologiarekin batera, hezetasunaren kontrol eraginkorra ziurtatzen du.

- Realaren ezkutua, silikona gardenez egina, balizko urratuak gutxiago izan daitezen, jantziaren malgutasunari eragin gabe.

Jostura erresistenteak eta erosoak, gehiago irautea bermatzen dutenak, mugimendu askatasuna galdu gabe.

- Bukatzeko, lepoa eta eskumuturrak rib akaberekin egin dira, gorputzari ezin hobeto doitzeko.








Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!