Espainiako Futbol Federazioko sarrerak saltzeko plataforma kudeatzeaz arduratzen den konpainiak idazpenak esleitzeko egin duen prozesuaren ondorioz, 318 eserleku gehiago sortu dira La Cartujako hainbat sektoretan.
Eserlekuak esleitzeko prozesuari lotutako arrazoi teknikoengatik, eserlekuak edukieratik kanpo zeuden hasiera batean; zehazki, bertaratutako bakoitzaren ilara eta idazpen zehatzak esleitzerakoan sor zitezkeen balizko kontingentziei aurre egiteko.
Eskari handiari erantzunez, Realak 318 sarrera hauek bazkideen eskura jartzea erabaki du, erosketa prozesuaren bigarren fasean soberan geratu diren 87 sarrerei gehituz. Ondorioz, 405 sarrera jartzen dira bazkideen eskura.
Sarrera horiek zozketan edo erosketa-prozesuaren bigarren fasean sarituak izan ez diren bazkideen artean esleituko dira, ezarritako ordenari jarraituz (4.361. eskaeratik 4.579.era, biak barne). Bazkide hauek email bat jasoko dute gaur eta bihar, apirilak 15 asteazkena, 10:00etatik 19:00etara erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin