LANKIDETZA HITZARMENA

El Diario Vasco, Realzale Programako marka berria

Vídeo

Realak aliatu berria du Realzale Programan. El Diario Vasco da programa horretan marka gisa sartu dena. Programa orain dela urtebete sortu zen gure bazkideen fideltasuna saritzeko eta zelaira joatea sustatzeko helburuarekin. Gaur egun, era erraz eta azkarrean, milaka pertsona dira beraien bazkide kuotan deskontu garrantzitsuak lortu dituztenak. 

El Diario Vascorekin egindako hitzarmenak lotura zuzena du bi erakundeen artean indarrean dagoen babesletza harremanarekin. Oraingoan, gure lurraldean erreferente den marka gehituta, beste urrats garrantzitsu bat eman da Realzale Programak dituen abantaila guztiak ahalik eta gipuzkoar gehienen eskura jartzeko. 

Nola funzionatzen du?

Sakatu hemen El Diario Vascoko harpidedun bazara

Harpidetu zaitez eta puntuak metatu

Hemendik aurrera, Realarekin lotura duen edozeinek (bazkidea, akzioduna, RS Fan edo RS Laguna) puntu gehiago lortuko ditu El Diario Vascoko harpidedun –paperean edo digitalean- bada. 

Irakurle batek DVko harpidetzagatik ordaintzen duenaren %10a Realzale Programako puntuetan bihurtuko da. Adibidez, El Diario Vascoko paperezko edizoaren harpidedun bazara, Realeko bazkide bazara eta Anoetako partida guztietara joaten bazara, 50 euro baino gehiagoko deskontua lortu ahal izango duzu zure bazkide kuotan.

Klika egin hemen Realzale Programari buruzko informazio guztia ezagutzeko

“Bere presentziak Programa indartzen du eta gure bazkideei lagundu egiten die”

Realeko presidenteak, Jokin Aperribay, eta El Diario Vascoko zuzendari nagusiak, David Martínez, hitzarmen sinaduraren berri eman dute eta poza adierazi dute lankidetzagatik, realzaleentzako onuragarria izango baita. “Realzale Programa gure proiektu estrategikoetako bat da, gure bazkideak saritzen dituelako, batez ere”, adierazi du agintari txuri urdinak. “Oso pozik gaude El Diario Vasco sendotzen ari den proiektu garrantzitsu honetara gehitu delako, bere presentziak Programa indartzen duelako eta gure bazkideei aukera gehiago emango diegulako”, gaineratu du. 

Bere aldetik, David Martínezek bi entitateak “urte askotatik” partekatzen duten babes-erlazioa nabarmendu du. Aldi berean ondorengoa azaldu du: “Reala enpresa bat baino gehiago da, gure lurraldeko parte integratzailea da, eta horregatik, ezin ginen falta Realeko bazkideentzako abantailak sortzen dituen Programan. Oso pozik gaude eta gure harpidedunek horrela balioetsi dezatela espero dut"

Bazkideentzat bakarrik ez

Realzale Programan dauden beste markekin gertatzen den bezala, El Diario Vascoko harpidetzaren onurak ez dira bakarrik gure bazkideentzat. DVko edozein harpidedunek puntuak lortu ahal izango ditu Realzale Programan alta emanez gero. Bai akziodunek eta RS Fanek bai RS Lagunek, azken hauek Programarekin sortutakoak, bazkideek dituzten abantaila berberak izango dituzte. 

Hiru profil hauen kasuan (akzioduna, RS Fan eta RS Laguna), gogoratu nahi dugu puntuak pilatu ahal dituztela deskontuak lortzeko bazkide egiteko garaian edo bere senitartekoei edo lagunei oparitzeko. Kide bat gehiago dugu familian. El Diario Vasco gainerako markei batzen zaio: RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, Repsol, Halcón Viajes, Vasa, Reale eta IMQ. Geroz eta gehiago, geroz eta hobeak. Ongi etorri, El Diario Vasco.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!