REAL SOCIEDAD-LEVANTE UD (LARUNBATA, 14:00)

Informazio erabilgarria

Hona hemen bharko Anoetako partidarako informazio erabilgarri guztia: Real Sociedad-Levante UD (14:00):

Topagunea eta elektrotxaranga

Bihar Topagunea itzuliko da Levanteren aurkako beste partida polit baten atarikoa girotzeko. 12:00etatik 17:00etara, hegoaldeko zabalgunean, 13. atearen ondoan, gure zaleek motorrak berotu ahal izango dituzte zuzeneko musikarekin, food truckak janariarekin eta edariarekin...12:00etatik 13:30era, Txintxarri Txarangak alaituko du giroa. Aperitibo planazoa aurretik eta hirugarren denbora ona gerorako.

Maketa lehiaketa Keler Espazioan

Larunbat honetan, Keler Espazioak ‘Reala Zuzenean Maketa Lehiaketa’ren hirugarren emanaldia hartuko du. 40 musika taldetik gora aritu ziren lehen fasean, eta klub txuri-urdineko barne epaimahai batek zortzi finalistak hautatu ditu. El Guapo Calavera taldearen txanda da, Mitxel Girónen proiektu pertsonala, kantu propioetan zentratua. Bakarkako proposamena da, nortasun autoralarekin eta konposizioan arreta zuzena jarrita.

Partidaurrea girotuko duen ekitaldiaz gain, Keler Espazioko hiru guneak —Gastrogunea, Haurren Gunea eta LG Gaming— 12:00etatik aurrera zabalik egongo dira. Astebururo bezala, partida Gastroguneko pantaila erraldoian ikusi ahal izango da, eta gunea 17:00ak arte egongo da irekita.  

NFC formatuko txartela

Milaka bazkidek dagoeneko deskargatu dute NFC formatuko txartel digital berria. Anoetako ateak 20:00etan irekiko dira. Bazkide-txartel fisikoarekin, txartel digitalarekin edo partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkidea bazara eta oraindik txartel digitalik ez baduzu, egin klik HEMEN eta jarraitu urratsak mugikorrean deskargatzeko eta txartel bat baino gehiago gordetzeko.

Txartel-lagapenak

Gogoratu, bertaratu ezin baduzu, bazkide-txartela klubari edo pertsona bati (senideari, lagunari, nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketetako edozein egiteko, aldez aurretik erregistroa eguneratuta izan beharko duzu. Sarbideetako kontrol eta segurtasun arrazoiengatik, kudeaketa 11:00ak baino lehen egin beharko duzu.

Egin klik HEMEN eta jarraitu argibideak. 

Oinezkoen fluxua

Obrak direla eta, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaletako zaleei oinez etortzen badira gomendatzen diegu irteeran zelaiari mendebaldetik buelta ematea, ipar-ekialdeko obrek sortutako pasabidea saihesteko.

Hiri-autobusak partida ondoren

Akziodunen Batzar Nagusian aurreratu zen bezala, Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:

Probintziatik datozen autobusak

Akziodunen Batzar Nagusian aurreratu zen bezala, Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:

Zorroaga pasealekua 22 (Loiolarako norabidean): 13 autobus

Zorroaga pasealekua 26 (Loiolarako norabidean): 13 autobus

Gregorio Ordoñez (Loiolako Erriberarantz): 10 autobus

Anoetako eraztunaren barnealdea: 9 autobus (Mugikortasun Urriko Pertsonentzako lineak)

Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoetarako norabidean): 16 autobus (aparkatzeko bakarrik)

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Bai Euskotrenek bai Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Euskotreni buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)

Donostiabusi buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)

Txarteldegiak

Anoetako bazkideari arreta emateko bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak —Atano III pilotalekuaren parean— 11:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Denda eta tabernetako zerbitzua

Anoetako dendak 10:00etatik 20:00etara irekita egongo da etenik gabe. Bestalde, estadioko tabernak 13:00etatik aurrera irekiko dira.

Bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 13:00etatik aurrera martxan egongo da.

Bestalde, bihartik aurrera Errondo Pasealekuan motorren aparkalekua jarriko da, estadiorantz eta Podavines kalearen parean. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!