Realak Almeriako Power Horse Stadium futbol-zelaian jokatuko du gaur eguerdian Mundialaren ostean lortu duen abiadura mantentzeko intentzioarekin. Helburu bakarra dute txuri-urdinek, sailkapen-taularen goiko aldean mantentzeko aukera emango dion garaipena lortu. Urtarrila zirraragarria izango da eta Imanolen mutilek joan den asteazkenean Logroñon izandako hasiera onari jarraipena eman nahi diote, baina etxeko taldeak ez du erraz jarriko, igo berria izan arren, bere garaipen guztiak eskuratu baititu bere feudoan.
Nabarmentzeko modukoa da Rubi teknikariak talde zuri-gorrian egindako lana. El Bilal Toure eta Largie Ramazani perla gazteen eta Lehen Mailan eskarmendu handia duten Leo Baptistao, Adrian Embarba edo Gonzalo Melero bezalako jokalariekin duen multzoarekin emaitza bikaina burutzen ari da. Guztiak Srdjan Babic errealista ohi baten gidaritzapean defentsan. Hezur gogor horri eraso egingo diogu gaur 14:00etatik aurrera. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin