Realak FC Barcelona hartuko du gaur gauean Reale Arenan gure etxean jokatuko deguen lehenengo norgehiagoka. Donostiako Aste Nagusia amaitu arren, Imanol Alguacil kapitainak bere omenaldia egingo die piratei txapelketa gidatuko duen talde baten abordaia bilatuz.
Barçak titular guztiak bete ditu uda honetan, izarrak baino ez ditu sinatu. Robert Lewandoskiren etorrerarekin Xavi Hernandezek kataluniarren mehatxua berreskuratu du eta Kessie, Christenensen eta Koundék, izena emanda badago, Pedri eta Gaviren magiari muskulua eskaintzen diote. Ezin izango dute gaur gauean Sergio Busquets erabili, Rayo Vallecanoren aurkako partidan gorria erakutsi baitzioten kapitainari.
Reale Arenak 2. jardunaldian bizi nahi du denboraldiko lehen gau handietako bat eta, horrela, amaiera eman nahi Donostiako Aste Nagusiari. Zaleek dagoeneko erakutsi dute futbol gosea dutela, eta Barcelona menderatzeko dena utziko dute harmailetatik. Denok batera. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin