RAYO VALLECANO – REAL SOCIEDAD (14:00)

Abordatzea

Vallecasen diote bizitza pirata bizitza onena dela. Gaurkoa bisitarik onenetakoa da gure zaleentzat. Beti da atsegina Fofo pailazoaren kaleko klubera bidai egitea. Hori bai, taldeak agina zorrotz duela bidaiatzen du eta abordatze ezin hobea osatzeko asmoarekin, berriro hiru puntuak batu eta txapelketako bosgarren postura gehiago hurbiltzeko.


Kopako arrakastaren ostean Getaferen aurka jasotako porrotak ez du eraginik izan txuri-urdinengan, eta ez dute zalantzarik izango txapelketaren amaieran ahalik eta postu altuena lortzeko borrokan jarraitzeko. Vallecasekoa gipuzkoarrei gaizki ematen ez zaien zelaia da, hortaz, garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute.


Rayo sekulako meritua duen taldea da. Urtero berreraikiz, Iñigo Perezen taldeak Europako finala lortzea du amets aurten. Ostegunean Conferenceko finalerdien joanekoa dute, baina ezin dute ligako bidea alde batera utzi, oraindik ez baitute mailari eutsiko diotela ziurtatu. Harmailetan adiskidetasuna, borroka osasuntsua baina gogorra berdegunean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!